AURKEZPENA GURE LANA AGENDA GALERIA HISTORIKOA TXOKO BITXIA LOTURAK HARREMANA
      e-maila CASTELLANO FRAN��AIS
 

MUGABECLOWN - mugarik gabeko clowna -  UHARTEAN

taldeak Euskal Herrian jende, hizkuntza zein kulturen arteko topaketa eta elkarbizitza ahalbidetzen duen kultur anitzeko adierazpen clown espazioa da. Egitarauak eskaintzen dituen tailer eta ikastaroak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez garatzen ditugu, formazio taldeak animazioa hiru hizkuntzetan ziurtatzen ditu eta.

 

MUGABECLOWN egitarauak bizi eta laneko inguru egokia aukeratzen du ikastaroak antolatzerakoan.

  • 2011 urtean Nafarroako Intzan eskaintzen ditugun ikastaroak egoitza mantenu osoan proposatzen dira. Modu honek giza talde harremana laguntzen du adierazpen lanean eta baita ere lan gaineko orduetan
  • Intzako Sorabile baserria Aralar mendi kateako Mailoak mendien magaletan kokatuta dago, Araitz haranean hain zuzen. Lekuak behar diren kontzentrazio eta lasaikeria laguntzen du natura eta ingurunea azalduz.
Jateko orduak bizi une berezi eta ederrak dira, Esther Carrizo edo Cristina Salvador sukaldariek berreskuratzeko indar eta plazeraren arteko oreka goxoa eskaintzen digunean
 

MUGABECLOWN egitarauak

CLOWN-ANTZERKIKO FORMAZIO ETA SORTZE LANEKO AUKERA IRAUNKORRA ESKAINTZEN DU:

Clowna gurengan bizi den pertsonaiatzat hartzen dugu, gizakien historien oinordekoen bat, arketipo baten irudikapena, maskara sudur gorriduna ipintzen dioguna .

Gu eta gure bizitza zeharkatzen ditu clownak, gurengan irudikatuz da, gure barnean nahiz lokartua dagoen askatasun sakon eta xumearen hazia astintzen du.

Clown oinarrizko formazio orokorra eta sormen lana proposatzeak gu mugitzen gaituena da.

Daukagun sormena atzematea, berpiztea, garatzea, bertzeekin partekatzea, sortzea�Ķhori da helburua.

GAUR EGUN BI ESKAINTZA MOTA EGITEN DITUGU
��� OINARRIZKO LAN BATEN PROPOSAMENA  ondoko helburuekin:

  • esperientzia ez dutenentzat, clowna aurkitzea sormenaren bidea zabalduz
  • esperientzia dutenentzat, clowna berriro topatzea, oinarrizko lanean arituz eta sakonduz

Clownarenganantz hurbiltzen garen aldiro, topaketa gertatzen da. Nahiz esperientziadun izan, aldiro aurkitze berri baten aukera sortzen da, pertsonaia geurea propioki egiteko erronka atzematen. Esperientzia ezberdineko jendeen artean elkartrukea gertatzen da eta jarduera hau clown aurkitze prozesuaren zutabea da.

Urtean zehar lan trinkorako tailerrak eta iraupen eta eduki ezberdineko ikastaroak antolatzen ditugu:

IRU��EAKO TXANTREAKO TAILER TRINKOAK :

  • oinarrizko clown lanean aritzeko tailerra.
  • sortze laneko tailerra, clown ikuskizuna lantzeko helburuarekin

tailer hauek 2008.urtetik Txantreako Auzotegi Kultur Etxean egiten ari gara

2011 /2012 IKASTURTERAKO ERRENDERIAKO FANDERIAN TAILER TRINKOA PROPOSATZEN DUGU URRIA ETA EKAINA BITARTEAN

��� GAI ZEHATZ BATI LOTUTAKO IKASTARO ETA TAILERRAK :

adierazpen artistikoa anitza da, dimentsio askotakoa, edukiak elkarri osatzen baitzaie eta haien harremanetan mundu zabal, aberats eta orekatua aurkitzen dute. Mundu hau denon eskura dago.

antzerkia horrela maite dugu eta clowna maitasun eta gaitasun horren lekuko pozgarria da, edozein espaziotan mugitu eta bere barnea adierazteko iaioa baita.

Clowna arima berezi daukan gorputza da. Berarengan adierazpen guziak azaltzen dira (ahotsa,mugimendua�Ķ). Gaia duten ikastaro hauen bidez egiten ditugun proposamenak formazio orokor baten esperientzia partzialak dira. Hauek clown aktoreari bere gaitasunen kontzientzia hartzera laguntzen diote, bere adierazpen almena irekiz eta indartuz, ��Ikastaroek 12 eta 45 ordu arteko iraupena dute eta, salbuespenik ez badago jende guziari zabalik dira, esperientzia duten eta ez dutenenei ere bai.

Gaiak eta edukiak anitzak izaten ohi dira, orain arte landutakoak edo lantzekotan direnak adierazten duten bezala:

  • clowna naturan: naturarekin bere harreman propioan norberaren clowna aurkitzea
  • clowna eta euskal mitologia: clowna izaki mitikoa delarik, mitologiako izakiak topatuko ditu
  • clowna, sukaldaritza eta�Ķ: elikagaiak landu eta pertsonaren sormenezko garapena parekatzeko aukera
  • clownaren ahotsa: norberaren ahotsa aurkitze lan progresiboa, clown aktoreari bere soinu eta sormen-unibertsoa zabaldu eta sakontzea proposatuz
  • clown musikaria: ahots lanean bezala, clownaren musikaltasuna lantzen dugu. Ikastaro honetan musika tresnak lantzen dira tresnarekiko harremana sakonduz eta orkestazioa probokatuz
  • sexiclown: clownaren ikuspegia sexu eta sexuen arteko harremanei buruzkoa
  • maskulino-femenino: bi polaritateen arteko harreman, oreka eta desoreka aztertzen du clownak
  • biolentzia: clownaren gogoetak gizakien krudeltasunaren aitzinean
  • clowna eta gatazken konponbidea: GATAZKLUNA deritzan egitasmoa, Donostiako DBHko Lauaizeta instituan, DEMAGUN elkarteak kudeatua
  • tai chi clown: clown eta tai chi chuan bideek bat egiten dutenean
  • clowna loreetan: loreen esentzien terapia eta clown lana emozioak adierazpen ildoan
  • clown margolaria: clowna artista plastikoaren unibertsoan ausartzen denean
  • interkulturalitatea: IPAR eta HEGOko clownen topaketa, Xiberoko HEBENTIK elkartearekin dugun egitasmoa�Ķ eta United Kingdomeko NOSE TO NOSE elkartearekin antolatutako ikastaroa

 

 

 

 

 

 

 

Experientzia daukan clown aktoreari ikuskizuna sortzera ailegatzeko prozesua garatzea proposatzen diogu. Horrek dakarrena da jolas ildoak sakonki aztertzea eta piskanaka gidoia sortzea, hots, taldearen adierazpena izanen den ikuskizuna sortzea. Aukera honek antzerki egituretan arriskatzea eskatzen digu, idazkera dramatikoa ikasiz eta garatuz, clownaren pizgarria itzali gabe mantenduz, norberaren askatasuna eta taldearekiko ardura orekatzera ikasiz..

Bide honetan proposatzen duguna hau da

  • sortze laneko ikastaroak edo zikloak, laneko 50 ordu gutxienez
  • clown ikuskizun propioak ekoiztu eta sortu
  • bertze pertsona edo konpainien ikuskizunak eskenan jartze

Lantzen dugun clowna  izaki handi eta sentibera bat da, botereari atxiki ez diona, inguruarekin harreman hurbila eta gardena duena, eta nahi gabe, bizitzak izaten ahal duen mamia aurkitu eta jakinarazten duena.

DEI EZAGUZU ETA
PLAN BAT EGINEN DUGU!!!

MUGABECLOWNeko taldea

Esther Carrizo, UHARTEAN eta MUGABECLOWN���eko sortzailea da, gestio eta antolaketaz oraindaino
arduratu dena. Clown eta antzerkilaria, antzerki jostuna eta sukaldaria ere bada. 2011ko apirilean “SUSANAREN IRAULTZA ��� REVUELTA SUSANA” clown ikuskizuna sortu du.

Ram��n Albistur, UHARTEAN eta MUGABECLOWN���eko sortzaile eta zuzendari artistikoa. Gaur egunez gestio eta antolaketaren ardutzen da ere bai. Aktorea, clown, antzerki irakasle eta zuzendaria da. 1992 / 2009 urteen bitartean Le Bataclown���eko animazio���taldekidea izan da.

GUREKIN LAN EGITEN OHI DIRENAK

Ang��lique Fulin, 1927ko udazkenean Gaskoinean sortua�Ķ adierazpen ahots eta adierazpen musikalaren lanen irakaslea,�� esperientzi handi eta aberatseko emakumea. Bearneko Athos-Aspis herrian bizi da

Pierre Vissler,  antzerkilaria eta clown aktorea eta animatzailea, baita soinu hartzaile / elektroakustikoa ere. Xiberoko HEBENTIK elkarteko kidea da. Xiberoko Montori herrian kokatua

Idoya Aragon, Logro��okoa, sikologoa, sexologoa, dantzaria eta clown. “Mente Abierta” gabinetearen sortzailea

Juanjo Elola, tai chi chuaneko irakasle eta mendi gidaria. Sorabile baserria tai chi chuaneko zentroa eraiki du. Nafarroako Intzan bizi da

Julie Lagarrigue, musikaria, kantaria, clown eta arte terapeuta. “Julie et le v��lo qui pleure” musika taldearen sortzailea. Bordelen bizi da

Rosa Legarra, Irurtzunekoa. Sikologoa, lore-esentzien terapeuta, reiki maestria.... Iru��eko FLOBANA taldekidea.

Bel��n Ar��valo, Iru��eko Txantreako margolaria, eskultorea, argazkilaria eta clown


BILDUMA HISTORIKOA


�Ģ1988.urtean hasi ginen harremanetan Le Bataclown konpainiarekin. ��Norberaren clowna aurkitzea�� formazio prozesua abiatuz eta beraiekin 1989.urtean Hondarribian antolatu genituen hiru eletan clown���antzerkiko ikastaroak, Bai Teatro konpainiak antolatutako MUGAGABE zeritzan mugaz gaineko egitasmo barruan.

�Ģ1999.urteko udazkenean BAI Teatro konpainiak, eta Nafarroako Zubietako AXURA kultur entreprisak akordatzen zuten clown���antzerkiko espazioa sortzea Bidasoa aldean, formazioa, ekimena eta sortzelana garatzeko asmoz.

�Ģ2001.udazkenean, BAI Teatro konpainia profesionala desagertuko da, UHARTEAN, adierazpen eta clown antzerki eskola ibiltaria egitasmoari ateak zabalduz. Erakunde honek hartuko du MUGABECLOWN egitarauaren ardura osoa, Ram��n Albistur eta Esther Carrizo ordezkaritzapean eta herrialde ezberdinetako jendea erakarriz.