euesfr
uhartean@uhartean.com
euesfr
uhartean@uhartean.com
Gure amets eta gogoak bizitzaren xendrak eraikitzen lagunduko diguten materialak dira. Sorabile abegitzen duen natura oparoan adierazpenerako gomita diren bideak ugariak dira, misterioari zabalduak, sormenari, zentzumenen gozamenari. Opari eta tentazioa gure Personentzat, gure Klunentzat.

2012_08_03_7865 - Versión 2

Denei irekia den EGOITZ OSOKO clown IKASTAROA 2018ko abuztuaren 1 eta 5 bitartean 
Animatzaileak: Esther Carrizo eta Ramon Albistur

 

Berriro ere Sorabile baserriak harten gaitu klun eta naturan murgildu gaitezen. Aurten bideak gomitatzen gaitu… lurrezko bidea, ubide edo errepidea,  izarrek sortutako bidea, harrizkoa, zurezkoa, argizko bidea… Lanaren garapena barnean eta kanpoan tartekatuko dugu.
Gure Kluna topatzera edo bertopatzera joan baino lehen gure gorputzak eta beren mugimendu libre, jator eta pertsonalak bisitatuko ditugu. Adierazpen sortzaile honetan gure ahotsek lagunduko gaituzte ere bai. Jolas dramatikoak, konfiantzak eta talde lanak ekimen multzoa aberastuko dute.
Gure klun (edo clown edo pailazo) erraten dugunean bakarra delako da. Pertsona bakoitzak ekintzan eman ahalko duen bizi indarrak inork ez bezala bera adieraztera lagunduko dio. Horretarako pertsona bakoitzak dakarrena eta bera dena lan oinarriak izanen dira. Ez dugu deus aldatzeko asmorik, baizik, dagoena baliogarritzat onartuta jolasera eraman.

2012_08_04_8080 - Versión 2

ORDUTEGIA:

ikastaroa abuztuaren 1an, asteazkena, 16:00etan hasiko da eta abuztuaren 5ean, igandea, 14:00etan amaituko daeta ondoren bazkaltzera!!!!!!

HIZKUNTZAK:

Ikastaroak herrialdean elkarrekin bizitzen diren hizkuntzen arteko topaketa proposatzen du: euskara, gaztelera eta frantsesa.

TALDEA:

kopuru gehiena 12 pertsona da eta ez da, parte hartzeko, clown edo antzerkian esperientziarik izan behar.

 

 

LEKUA:2012.08.01 (41) - Versión 2

Sorabile baserria Araitz haranean kokatuta dago, Intza herrian, Nafarroan, Donostia-Iruñea bide erdian. Naturan murgilduta. Aralar mendilerroko Mallopeko magaletan.  SORABILE IKUSI

JANARIAK:

gure ikastaroak antolatzean ongi eta bereziki zaintzen dugu janarien prestaketa, mahaira joateko tenoreak atsedena, gozatzea eta elkar banatzeko izan daitezela. Menu barazki-jale edo begetarianoa izanen da.

EKARTZEKO:

Bidearekin erlazioa duen esaldi bat. Toalla, mendiko oinetakoak eta txubaskero arina (portsikaso). Kanpoan edo barnean lan egiteko arropa erosoa. Klun maskara edo sudur gorria elastikorekin (ez baduzu, guri eskatu). Musika tresna jotzen baduzu eta gogoa baduzu eraman ezazu, ongi etorria izanen da.

argazki saioa Mariaje eta Ramonekin 055

PREZIOA eta ORDAINTZEKO ERA:

454€koa da, ondoko edukiei dagokiena: 197€ mantenu osoko bost egunerako egoitzaren* prezioa da + 257€ ikastaroa

*egoitza mantenu osoan: otorduak + lo egiteko aukera litera ohatzetan gela amankomunean baserrian bertan (Baserri inguruan kanpin egiteko denda eraman ahal da ere bai, prezio berdina da).

Izena ematean 97€ ordaindu behar dira, gaineko 357€ak ikastaroa hastean ordainduko dira. Emandako izena deseustatzean, ikastaroa hasi baino 34 egun lehenago (ekainak 27) baja eman behar da, ordaindutako 97€ak berreskuratzeko

 

ramon albistur
esther carrizo
HARREMANA eta IZEN EMATEA:
UHARTEAN
+34 948 631 162
Esther Carrizo
+34 678 11 58 20
esther@uhartean.com

 

 

Gracias por las fotos a Mariaje Fuente, a Juanjo Elola, a Ricardo Vidal y a Ramón Albistur