euesfr
euesfr

URTEKO ANTZERKI-CLOWN TAILERRAK NAFARROAN (Elortzibarreko Dorren eta Imotz bailaran)

CLOWNA TOPATU, BIZI, GOZATU

BideratzaileaEsther Carrizo

Auzotegin 2014ko abenduaren 20 (11)

Tailer hauek clowna lehen aldiz aurkitzeko edo topaketan sakontzeko gogoa duten pertsonei eskainiak dira. Oinarrizko adierazpen ekimena proposatzen dute Tailerrek.  Formazio Ziklo bat ikasturtean zehar osatuz, non eduki ezberdin landuz clownari sormen bidea zabaltzen zaion.

Orokorki lan edukiak ondoko hauek dira:

clowna norberaren barrenean topatzea
norberaren presentzia hutsa: gauza eta egitasmo guzien gainetik izatea
sormena taldean piztea gure tresna propioak landuz: gorputza, ahotsa, entzumena, irudimena, erreflexua
clown inprobisazioan murgiltzeko baldintzak
adierazpen dramatikoa: espazio hutsa, ekintza eta emozioak
ikusleekiko joera eta harremana, eszenatokia erakustokia, emanaldian ausartu arte

TALDEA: 14 pertsona talde kopuru handiena da.
Ez da parte hartzeko aitzineko esperientzia izan behar.

 

LEKUAK:

  • Etxalekuko Kontzejuko Erabilera Anitzeko aretoan. Beheitikoa kalea 37 – 31869 Etxaleku / Imotz (Nafarroan)
  • Elortzibarreko Dorre Kontzejuko Erabilera Anitzeko 2.aretoan. Nafarroa kalea 3 – 31119 Elortzibarreko Dorre (Nafarroan)

EGUTEGIAK:

  • Etxalekun: 2024ko otsailaren 7an -asteazkenarekin- hasiko da eta 2024ko maiatzaren 29an -asteazkenarekin- amaituko da.
  • Elortzibarreko Dorren: ikasturtea 2023ko urriaren 5ean -ostegunarekin- hasiko da eta 2024ko maiatzaren 30ean -ostegunarekin- amaituko da.

ORDUTEGIAK:

  • Etxalekun: asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara (eskolako egutegia).
  • Elortzibarreko Dorren: ostegunetan 17:00etatik 19:00etara (eskolako egutegia)

PREZIOA eta ordaintzeko moduak Etxalekun:

  • 80€ izena ematean + 50€ko 4 kuota (otsailetik maiatzera biak barne Bankutik)
  • edo 250€ko ordainketa bakarra

PREZIOA eta ordaintzeko moduak Torresen:

  • 140€ izena ematean + 50€ko 8 kuota (urritik maiatzera biak barne Bankutik)
  • edo 500€ko ordainketa bakarra

ORDAINTZEKO BERTZE ERA BATERAKO GURI GALDETU 

SAIO SOLTEETARAKO edo/eta 7 orduko larunbatetarako GURI GALDETU (ikasturtea hasita bada, deitu eta lekua badago, plan bat eginen dizugu)

HARREMANA eta IZEN EMATEA: 

UHARTEAN
Esther Carrizo +34 678 11 58 20
esther@uhartean.com

Argazkiak: Ramon Albistur