euesfr
euesfr

CLOWN eta AHOTSA, egoitza osoko ikastaroa: URAREN IRRIÑOA

Clown eta Ahotsa, egoitza osoko ikastaroa, Tarragonako La Riera de Gaià herrian, Mas Gaian

guztientzat irekia,

2024ko abuztuaren 14tik 18ra

Esther Carrizoren eskutik, clown proposamenak

eta Nuria Cerverarena, ahotsezkoentzat.

Aurten, Mediterraneora eramango dugu clown eta ahots ikastaroa. Nafarroako baso hostotsuetatik Uraren Irriñoak gu eramaten utziko dugu Tarragonako Gaiàko La Riera lekuraino. Beste izadi bat gure zentzumenen gozamenerako irekitzen da, eta gure adierazpena eta sormena babesten ditu.

Oraingo honetan, Mas Gaia eta bere jendeak dira gure ostatu emaileak eta elikatuko gaituztenak.

Bost eguneko egoitza-ikastaro bat proposatzen dizuegu, poz sakona sustatzeko diseinatuta klowna, jolasa eta ahotsaren bidez naturan bertan eta salan. Ikastaro honetan, inprobisazio eta jolasaren bidez adierazpen ludiko, fresko eta lasaia egiteko espazioak sortuko ditugu.

Image 22 of 42

 

 

IKASTAROAREN EDUKIA

Aurten, Ura elementuan inspiratuko gara, plazera, ahotsa eta barrearekin komunikazio-prozesu baten bidez gure berezko poza berpizteko. Urak gure tantatxoa antzematera gidatuko gaitu, gure jariatze-gaitasuna aktibatzen eta talde-sinergiaren eta Itsasoarekiko komunikazioaren bidez lotura-espazio bat sortzen lagunduko digu.

Ahotsa eta kantuarekin lan egiteak komunikazio-ñabardurak ikustatzera eramango gaitu… gorputz-adierazpena, musikaltasuna, isiluneak, soinuak, erritmoak, emozioak, hitzak eta errituak geure mezu sinbolikoan eskainita.

Naturarekiko harreman zuzenak eta Ura elementuak dinamismoa eta metafora emateko material poetikoa ematen digute gure funtsezko komunikazioari, bai eta banakako jolasari eusteko ere, interkonexioaren eta jardunean dagoen erritu eszenikoaren bidez.

💦 Berezko poza aktibatuko dugu.

💦 Urarekin komunikatzeko errituak sortuko ditugu.

💦 Barre eta ahots soinuaren bidez gure urak garbituko ditugu.

💦 Mezuak aktibatzeko, askatzeko eta bideratzeko ahotsa erabiltzen ikasiko dugu.

💦 Galdutako zatiak berreskuratzeko eta ahalmen pertsonala aktibatzeko gura jolasera eramanen ditugu.

💦 Zure eguneroko eta benetako adierazpenerako baliabide praktikoak eskuratuko dituzu.

💦 Lurreko Urari abestuko diogu, oroimena eta bizitzarekin dugun lotura aktibatzeko.

Image 12 of 42

 

XEHETASUN PRAKTIKOAK:

 

ORDUTEGIAK:

IKASTAROA abuztuaren 14 asteazkenarekin, 17:00etan hasiko da eta abuztuaren 18 larunbatarekin 14:00etan amaituko da… eta ondoren, bazkaltzera!!!!!!!!!!!!!!!!

 

HIZKUNTZAK:

Gure ikastaroek Euskal Herrian elkar bizitzen diren hizkuntzen arteko topaketari bidea ematen diete: euskara, gaztelera eta frantsesa. Països Catalans lurraldera joaki garen honetan bertan bizi diren hizkuntzei eskuak zabalduko dizkiegu.

 

TALDEA:

16 lagun gehiena. Ikastaroan parte Hartzeko ez da antzerkian, ahots adierazpenean, ezta clown praktikan ere esperientzia izan behar.

 

LEKUA: 

Mas Gaia Tarragonako La Riera de Gaiàn kokatuta dagoen etxaldearen izena da. Ritak dioen bezala  2017.urtetik pertsonak, taldeak eta jarduerak hartzeko amets lortua da, adeitasunez, norbera eta bertzeen sendaketa eta eten gabeko ikasketan… bizitza ospatzeko.

Etxeak 19 leku eta 2 bainu gela amankomun ditu.

Kanpoan nola barrenean atseden eta topaketarako espazioak eskaintzen ditu ere bai.

Ostatuak bertze aukera batzuk ematen ditu ere bai:

•Banakako edo binakako gela (aukera hau nahiez gero, abisua lehenbait lehen eman).

•Literadun gela partekatuta (8 leku dira; aukera hau hartzean zure izarak eraman beharko dituzu).

•Ostatua ez baduzu nahi, baina bazkarien bat edo gehiago egin nahi ba duzu, aukera da ere bai

Gehiago ikusteko: Mas Gaia: https://masgaia.com/

 

Image 24 of 42

OTORDUAK:

Gure ikastaroak antolatzean otorduen prestaketa modu berezian zaintzen dugu, mahaira joateko uneak plazer eta partekatzeko aukera izan daitezen. Mas Gaia Etxean filosofia bera daukate. Hiru janari egunean eta hamaiketako eta merenduetarako espazioa geldi aldietan. Menua ovo-lakto-begetarianoa izanen da: elikadura murrizketa baldin baduzu, izena ematean jakin arazi ezaiguzu, mila esker.

 

 

PREZIOA:

Ikastaroa: 350€ – izena ematean ordaintzen dena
+
Egoitza osoko ostatuan* (nahiago duzuna aukeratu):
– Banakako edo binakako gela, 65€ egunez – Osoan 260€.
– Literadun gela partekatuta, 55€ egunez – Osoan 220€.    Zure izarak eraman._
– Egoitza gabeko ikastaroan parte hartu nahi bazenu, horra Mas Gaia etxearen aukera : lekuak erabiltzeko 15€ egunez. Osoan 60€.
– Eta gainera janarien bat edo gehiago egin nahi baduzu hau da Mas Gaiaren proposamena: 15€ bazkari edo afari solteak eta 5€ gosaria.

* ostatu osoa da: Mas Gaia etxean janariak + ostatatzea.

 

ORDAINTZEKO ERA:

Izena ematean ikastarorako 350€ ordaintzen dira (bertze aukera batzuetarako kontsulta iezaiguzu).

Egoitza eta ostatu osokoari dagokiona aukeratu duzuen arabera ikastaroaren lehen egunean diruz ordainduko da.

Izena ematea bertan behera uzteko kasuan, 2024ko ekainaren 25 arte, eguna bera barne,  izena emateko 350€ak itzulita izanen dira. Data hori pasatuta, diru kopuru hori itzultzeko, gastuak kenduta, bertze pertsona batek zure lekua hartzea baldintza da.

Image 33 of 42

ZER ERAMAN:

  • Ohe indibidualerako izarak, litera aukera hautatu baduzu.
  • Toalla eta zure garbigarriak.
  • Barrurako eta kanporako arropa eta oinetako erosoak.
  • Linterna edo frontala.
  • Libreta eta boligrafoa.
  • Egunero edateko botila edo kantinplora.
  • Beste botila bat zure urak kontsakratzeko.
  • Sudur gorria elastikoarekin (ez baduzu eskatu iezaiguzu).
  • Zure musika tresnak ekar ditzakezu: danborra eta maraka

DOSSIERRA DESKARGATZEKO HEMEN

 

IZEN EMATEA:

Esther Carrizo  +34 678 11 58 20   esther@uhartean.com    www.uhartean.com

Nuria Cervera  +34 618 179 798   info@vozintegral.es    www.vozintegral.es