euesfr
euesfr

3 Clown Tailerra Astigarragan (Gipuzkoa)

ZUBIAK

“COMO HACERTE SABER” bere olerki txit eder horren amaierantz Benedettik azaltzen digu:

“…Ia-ia denok murruen igeltseroak garela

Hobe izanen zela zubiak eraikitzea

Hoiek zeharkatzean bertze urertzera joaten dela, eta  baita itzultzen da ere….”

 

Pailazoa, Clowna, zubien zeharkatzaile aditua da. Baita eraikitzailea ere. Edo, behar denean, suntsitzailea…

Zugandik elkarretaratze honetara doan zubia zeharkatzea egiten dizudan gomita da.

Etor zaitez zure baitan daukazun den denarekin. Hemen deus aldatzea, deus sartzea xede ez delako. Norberak ekarriko duenarekin jolastea da helburua, baliogarria dela onartuz, jolasgai bezala eskeiniz.

 

Pailazoa kontzientziadun izaki delako, humanista handi bat. Hemen eta orain gertatzen ari dena sutsuki bizi da. Bere jolasaren bidez ikusezina ikusgai egiten digu.

Inoiz ez baduzu esperientzi hau bizi, hau duzu frogatzeko aukera goxo bat. Esperientzia baldinbaduzu, jolasaren faborean ipini ahalko duzu eta baita ere zure pailazo mugitzeko ohitura duen mugarik gabeko multibertsoetan.

Arketipo batean sartzen uzten gaituen Sudur Gorri den maskara txiki horrekin lan egitea maite dut. Maskarak ez du pailazoa egiten, baina erabiltzen badugu ondratzea eta ezagutzea garrantzitsua da.

Taldea oinarrizkoa da. Ekipoa partaiden batura baino gehiago da. Konfiantzazko jolasen bidez segituan sortuko dugu hari leun/elkartzeko zubia, zalantza edo lorpen unetan itzuliko garen leku hori. Sostengua eta bultzagarria da. Denon artean aberasten ariko garen espazio hori da, prozesu osoan zehar gure aliaturik hoberena izan dadin. 

Pailazoaren artea, arte eszenikoa da. Munduan bizi da pailazua. Bere helburu ez da irria sortze araztea, nahiz umorea beti bere laguna izan. Bera “handik” pasatzen ari da eta igarotzean bere bizitzaren pasadizo bat ikusleekin partekatuko du.

Pailazorengandik eta Pailazoarekin zubiak eraikitzea, bizitzea suertatu zaigun momentu honetan laguntzeko eskaintza ederra iduritzen zait.

 

 

BIDERATZAILEA:  Esther Carrizo Carretero.

 

LEKUA: ERRIBERA kulturgunea (Kontxa Etxeberria Plaza 1  –  20115 – Astigarraga) Dantza aretoan, lehenengo solairuan.

 

DATAK: 2024ko Otsailak 24 + Apirilak 13 + Ekainak 8.

 

ORDUTEGIA: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

 

HIZKUNTZAK: euskara eta gaztelera.

 

TALDEA: 12 lagun. Esperientzi gabeko eta esperientzidunei irekita.

 

BAZKARIA: autogestionatua, lekuan bertan partekatzeko.

 

 

INBERTSIO OSOA ETA ORDAINTZEKO ERA:

Izena ematean behingoz ordaintzen baduzu 240€ da ziklo osorako.

Zatika nahiago baduzu ordaintzea 90€ da larunbatero.

Horri 10€ gehitu behar dizkiozu oraindik Matazak Indarkeria Sexistaren Aurkako bazkide ez bazara.

 

IZENA EMATEKO: Cristina Zaldua +34 677 934 352 – cristina.zaldua@kibai.es 

 

 

Mila esker MATAZAK INDARKERIA SEXISTAREN AURKA elkarteari bere laguntzarengatik