Ostatu osoko Clown eta Ahotsa ikastaroa
NATURA IZATEAREN ARTEA
2026ko abuztuaren 5etik 9ra
denei irekita
Esther Carrizo clown eta Nuria Cervera ahots proposamenetarako.
Berriz ere URBASA mendilerroak bere besoak zabaltzen dizkigu abentura hau bizi dezagun. Bertan bizirik diren Natura basatia eta Magia gure adierazpen eta sormena artatzeko parerik gabeko agertoki dira.
IKASTAROAREN EDUKIA
Gure personak ahotsa badu, gure clownak badu ere bai.
NATURA IZATEAREN ARTEAk inspiratuta, biak, pertsonak eta clownak, Urbasa mendilerroko natura espazioak bizitzera eramanen ditugu, ingurumenarekin komunikazio prozesuaren bidez gure berezko bizipozarekin bat egiteko.
Clowna natura espazioan bizidunarekin jolasten ari denean, zuzenean elkarri eragiten ari dira. Horrela, erreka, arkaitza, zuhaitza, hegaztia, haizearen soinua… eszena eta abenturakideak aldi berean bihurtuko dira.
Ahots eta kantuarekin aritzeak komunikazio ñabardurak miatzera eramanen gaitu: gorputz adierazpena, musikaltasuna, isilaldiak, soinuak, erritmoak, emozioak, hitzak eta erritualak geure mezu sinbolikoan barneratuz.
Naturarekin harreman zuzenak material poetikoa ematen digu. Honekin gure berezko komunikazioari bizitasun eta metafora eskaintzen dizkio. Baita ere interkonexioa eta ekintzaren erritual eszenikoaren bidez banakako jolasa sustatzen ditu…
🌳 Bizipoza bizkortuz 🌳
🌳 Naturarekin komunikazio erritualak sortuz 🌳
🌳 Irri eta ahots soinuaren bidez gure begirada garbituz 🌳
🌳 Gure alde galduak jolastuz berreskuratzeko botere pertsonala sustatuz 🌳
🌳 Ahotsa erabiltzen ikasiz mezuak azkartu, askatu eta bideratzeko 🌳
🌳 Egunerako eta zinezko adierazpenaren tresna praktikoak eramanez 🌳
🌳 Amalurrari kantatuz gure memoria eta bizitzarekin lotura bizkortzeko 🌳
Esperientzia baldin baduzu espazio hauen zerbitzura ipini ahalko duzu eta bertan esperientzia sakontzea. Esperientziarik ez baduzu saiatzen hasteko hau leku ederra da. Gure segimenduak pertsonala eta taldekoa kudeatzen ditu. Pertsona bakoitzak dakarrenari harrera egiteko arreta aparta jartzen dugu, norbera izan ahalko den elkarrekin sortuko dugun sarearen partez.
KONTU PRAKTIKOAK:
ORDUTEGIAK:
Ikastaroa 2026ko abuztuaren 5 azteazkenarekin, 17:00etan hasiko da eta 2026ko abuztuaren 9 igandearekin 14:00etan amaituko da… eta ostean bazkaltzera!!!!!!!!!!!!!!!!!
HIZKUNTZAK:
Gure ikastaroek Euskal Herrian elkar bizitzen diren hizkuntzen arteko topaketari bidea ematen diete: euskara, gaztelera eta frantsesa. Eta zeurea den hizkuntza berarekin jolas ahalko dugu.
TALDEA:
16 pertsona gehiena. Ez da beharrezkoa antzerkian, ahots lanean ezta clownean ere esperientzia izatea.
LEKUA:
Naturan bertan kokatuta dagoen aterpea, etxe inguruan jolasak garatzeko kanpoko espazioekin, portxe eder bat non janari goxoak partekatu eta jan osteko siesta onak egiteko, piszina bat udako bainuetarako.
Etxean 30 leku baino gehixeago eta zenbait komun komunitario. Horrez gain, atsedenerako eta elkartzeko guneak ere baditu, bai barruan, bai kanpoan.
Ostatua ohatzeekin partekatutako gela da. 4 logela amankomun daude, bakoitza 8 plazarekin. Zure izarak (90×1,90) buruko-zorroarekin ekarri behar dituzu. Mantak eta burukoak etxean ba daude.
Lotarako zure denda edo furgoia ekartzea nahiago baduzu, posible da. Prezioa berdina da.
Nola iritsi:
https://maps.app.goo.gl/3NQBJ2bMFZo8ieV37
JANARIAK:
gure ikastaroak antolatzean, bereziki zaintzen dugu otorduak nola prestatzen diren, eta mahaira pasatzeko uneak gozamenerako eta besteekin partekatzeko benetako atsedenaldiak izaten saiatzen gara. Egunean hiru otordu gehi atsedenaldietan hamaiketako eta askari arinak. Menua obolaktobegetarianoa izanen da: elikadura murrizketaren bat baduzu, jakinarazi izena ematean, eskerrik asko.
PREZIOA:
Ikastaroa: 390€ – izena ematean ordaintzen dena
+
Ostatu osoa*: 250€ – diruz ordainduko dena ikastaroaren lehen egunean
*ostatu osoa dena: janariak + ostatua logela partekatuan (literak). Ekarri zure izarak.
Izen-ematea bertan behera utziz gero, 390€ itzuliko dira 2026ko ekainaren 30era arte (egun hori barne). Data hori igaro ondoren, beste pertsona bat zure plaza betetzera etortzen bada bakarrik itzuliko da zenbatekoa (gastuak atxikita).
IZENA EMATEA GAUZATZEKO:
Deitu edo idatzi lekurik dagoen jakiteko. Baldin badago, izena emateko formularioa bidaliko dizugu xehetasun guztiekin. Behin beteta, 390€ko diru-sarrera egin dezakezu izena emateko formularioan agertzen den kontuan.
KONTUAN IZATEKO:
Naturguneetan ibiliko gara eta igerileku bat dugu eskura. Gauza hauekin zailtasunen bat izanen duzula uste baduzu, mesedez, gurekin hitz egin izena eman aurretik.
ZER ERAMAN:
- Ohatzeko izara indibidualak (90×1,90), buruko-zorroekin.
- Eskuoihala eta zure garbigarriak.
- Salarako eta basorako arropa eta oinetako erosoak.
- Igerilekurako beharko zenukeena.
- Motxila txiki bat irteeretarako.
- Linterna edo frontala.
- Eguzkiarentzat, euriarentzat, intsektuentzat… beharko zenukeena.
- Libreta eta boligrafoa.
- Egunero edateko botila edo kantinplora.
- Sudur gorria elastikoarekin (ez baduzu, eskatu 2€-ko balioa).
- Zure instrumentuak ekar ditzakezu: danborra eta maraka.
IZENA EMATEKO:
Esther Carrizo +34 678 11 58 20 esther@uhartean.com www.uhartean.com
Nuria Cervera +34 618 179 798 vozritual@gmail.com www.nuriacerveramellado.com











