Berarekin jolastera gonbidatzen zaitudan pailazoa zurea da. Zurea eta bakarra. Zure pertsona bezala.
Beraz, zeure burua bertzerik ez duzu ekarri behar. Hemen deus aldatzea, deus sartzea xede ez delako. Norberak ekarriko duenarekin jolastea da helburua, baliogarria dela onartuz, jolasgai bezala eskeiniz.
Pailazoa kontzientziadun izaki delako, humanista handi bat. Hemen eta orain gertatzen ari dena sutsuki bizi da. Bere jolasaren bidez ikusezina ikusgai egiten digu.
Inoiz ez baduzu esperientzi hau bizi, hemen duzu frogatzeko aukera bat. Esperientzia baldinbaduzu, jolasaren alde ipini ahalko duzu eta baita ere zure pailazok mugarik gabeko multibertsoa igarotzeko duen ohitura.
Arketipo batean sartzen uzten gaituen Sudur Gorri den maskara txiki horrekin lan egitea maite dut. Maskarak ez du pailazoa egiten, baina erabiltzen badugu ondratzea eta ezagutzea garrantzitsua da.
Taldea oinarrizkoa da. Ekipoa partaiden batura baino gehiago da. Konfiantzazko jolasen bidez segituan sortuko dugu zubia elkartzeko hari leuna, zalantza edo lorpen unetan itzuliko garen leku hori. Sostengua eta bultzagarria da. Denon artean aberasten ariko garen espazio hori da, prozesu osoan zehar gure aliaturik hoberena izan dadin.
Pailazoaren artea, arte eszenikoa da. Munduan bizi da pailazua. Bere helburu ez da irria sortze araztea, nahiz umorea beti bere laguna izan. Bera “handik” pasatzen ari da eta igarotzean bere bizitzaren pasadizo bat ikusleekin partekatuko du.
Ederra, beharrezkoa eta premiazkoa iruditzen zait gure pailazoari lekua ematea, bizi behar dugun momentu aldakor honetan.
BIDERATZAILEA: Esther Carrizo Carretero
LEKUA: Altsasu (Nafarroa).
DATAK: 2024ko Urriak 5 eta 19 + Azaroak 9 eta 23 + Abenduak 7 eta 21.
ORDUTEGIA: 10:00etatik 14:00etara.
Data hauei dohako aldez aurretiko klasea gehitzen zaie, irailaren 28an larunbatarekin, 10:00etatik 13:00etara (Doako tailer jardunaldi hau, funtsean, pailazoa inoiz egin ez duten eta hau zer den jakin nahi duten Altsasu eta inguruko pertsonei zuzenduta dago. Baita pailazoa eginda baina Esther Carrizorekin ez, bere metodologia probatzera etorri nahi duten pertsonei ere).
HIZKUNTZAK: euskara eta gaztelera.
TALDEA: 14 lagun. Esperientzi gabeko eta esperientzidunei irekita.
INBERTSIO OSOA ETA ORDAINTZEKO ERA:
Izena ematean berehala ordaintzen baduzu 200€ dira ziklo osorako.
Ordainketa zatika nahiago baduzu hilero 80€ da.
IZENA EMATEKO:
Deitu idazu jakiteko ea lekurik dagoen. Eta egonez gero, izen-emate orria bidaltzeko.
Esther Carrizo +34 678 11 58 20 esther@uhartean.com