euesfr
euesfr

Zer da Uhartean?

UHARTEAN bilakaera anitz bizi izan dituen Konpainia baten egungo izena da. Bilakaerok gaur egun den eta duen izatea eragin dute. UHARTEAN 80 hamarkadan hazi batetik sortu zen zuhaitzaren hosto ikusgarriak izanen lirateke. Zuhaitzak geroztik gaurdaino sustrai sendoak garatu ditu, enbor lerden eta hosto horiek gaur egun eusten dituzten adar emankorrak.

1982.urtean Ramon Albistur (Donostia) eta Elisabeth Marias (Bordele) elkarrekin “Hondarribiko Espresio Tailerra” sortu zuten, Hondarribiko herriari antzerki ekimen iraunkor eta sortze propioz ziren ikuskizun eta interbenzioen Kultur Egitaraua eskeiniz. Haur, gazte eta helduei eskeinita, Tailerrak 1988.urteraino iraun zuen.

1988.urtean BAI Elkartea sortzera daraman lehen eraldaketa izan zen, egoitza Irunen ezarriz. Hortik Txingudi badian kultur anitzez, eleaniztun eta mugazgaineko lana garatzen hasiko da. Lan hori Hondarribia, Hendaia eta Irungo udalekin, eta mugaz bi aldetik, lankidetzan izan zen. Elkartearen konpromezu eta ibilaldiak jauzi bat egitera bulkatuko dute. Esther Carrizo kudatzailea izanik BAI TEATRO konpainia profesionala jaio zen, hasitako ibilaldia ohoratuz eta mugak zabaltzen dituzten kultur anitzezko egitasmoak indartuz.

Maite dugun ANTZERKIA adierazpen artistiko anitza da. Gure eguneroko bizitzaren isla eta bizitza hori kutsatzen duten ametsena, probokazioa eta proposamena, gogoeta, partekatzea, jolasa eta sortze esparrua. Hori dena da maite dugun antzerkia.

Espazio horretan CLOWNari atea zabaltzen diogu. Hesiak eta eskemak gainditzen dituen pertsonaia, umorea eta marjinalitatearen arketipoa, bere inguruarekin enpatikoa eta nahi gabe bizitzaren zentzu izkutuen aurkitzaile eta argitzailea.

2001.urtean oinarrizko planteamendu batek eraman du Konpainia zirkuito ofizialetatik ateratzera eta basera itzultzera bere burua berriz aurkitzeko, baita ikuslegoarekin topatzera ere, betidanik arima eman dion antzerki sozialetik. Hiria utzita, herrira doaz eta ekoizpen handiak baztertzen dituzte giza harreman zuzenago baten aukeran. Orduan UHARTEAN jaio zen, Nafarroako Beran egoitza hartuta, Ramon Albistur eta Esther Carrizoren gidaritzapean. Formazioa, gizarte-interbentzioa eta Kultur elkarlana hasi ziren gure sortze lan propioak baino garrantzitsuagoak izaten zenbait urteetan zehar.

2020.urtean UHARTEAN konpainiak Nafarroako herri txikiago batera bere egoitza eraman zuen, berea den bideari eutsiz, formazioa, sortzelana eta gizarte-interbentzioa zenbait leku ezberdinetan konbinatuz. Ikusgune ele eta kulturanitzezkoa, mugazgainekoa, naturari entzutekoa eta ekofeminista batetik. Ikuspuntu integratzaile batekin. Gure grinak eta jakintzak bat egiten Munduko edozein lekutan adierazpen espazioak sortzeko asmoz.

1982.urtetik gaurdaino leku, kultur eta arte adierazpen askoritako pertsonak etorri dira Konpainiaren ibilbidea aberastera. Haiek gabe UHARTEAN ez zen gaur dena izanen. Ezta ere ikuslerik gabe edo gure proposamenak lagundu eta esperimentatu dutenerik gabe. Amaigabeko esker onak.

Azken sarrerak

Emanaldiak, ikastaroak, ikastaro trinkoak...

Argazkiak