Oroimen historikoan oinarritutako herri-antzerkia
Euskeraz
Ikuskizun hau uztailaren 21, 22 eta 23 egunetan Berako kultur etxean estreinatua eta emana izan zen, arrakasta handiarekin, bai artistikoa, bai ikusleen kopuru aldetik.
Ekimena horren orduko antolatzaileak Uhartean, Berako Udala; Berako Kultur Batzordea; Berako Euskara Batzordea; eta Oroimena izan ziren
IKUSKIZUNA BERRIRO EMANEN DUGU HELDU DEN MAIATZ HILABETEAN:
2018ko maiatzaren 12an ARANTZA herrian, Bortzirietan, arratseko 8etan, Herri Eskolan EGURALDI IRAGARPENA DELA ETA, EKAINAREN 2ra GIBELERATU DA!!!!!
antolatzaileak: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea eta Arantzako Udala
berri eta informazio gehiagorako:
Bortzirietako Euskara Mankomunitatea – www.bortziriak.eus
Tel.: 948 63 41 25
e-posta: euskara@bortziriak.eus
2018ko maiatzaren 25ean ATARRABIA herrian, arratseko 8etan, Herriko Kultur Etxean antolatzaileak: KARRIKALUZE EUSKALDUNON ELKARTEAberri eta informazio gehiagorako:
KARRIKALUZE – www.karrikaluze.eus
Tel.: 948 35 57 39
Mugik.: 690 726 212 Maider Iriarte
e-posta: karrikaluze@karrikaluze.eus
Sinopsia
EMAKUMEENA EZ BADA AGERI, EZ DA KONTATZEN EGIA
“Adin ezberdineko antzerkilarien talde batek 1936an Beran gertatutakoaz antzezlan bat prestatu du, gerrari buruz gogoetak probokatu nahian. 1936.07.21ean armada golpista Bortzirietan sartu zen, Irun aldera segitzeko asmoz. Baina erresistentzia errepublikanoak Endarlatsako zubia suntsitu eta faxixten martxa oztopatu zuen. Hauek, errepresalia gisara, Errepublikaren aldeko beratarren emazte eta seme-alabak atxilotu eta herio mehatxupean herritik kanpora joatera obligarazi zituzten. Orduan, taldeak “non ote da emakumeen historia?” galdera egin du. Galderak, antzezlana baldintzatuz, gerra eta emakumeen egoera adieraztera eramanen du, bizi nahi dugun munduari buruzko gogoeta sortaraziz”
Salguneak – emanaldien lekuan
Taula zuzendaria
Ramon Albistur Marin
Aktoreak eta aktore musikariak
Axuri Zapiain Arlegi, Ainara Maya Urroz, Aitziber Almandoz Larralde, Araitz Bizkai Villanueva, Arantza Zubieta Otxoteko, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Eneritz Zapiain Abuin, Eugenia Arriola Altzugarai, Kemen Ruiz Zapiain, Jerardo Ros Etxague, Lizar Elexpuru Mitxelena, Maddi Irazoki Bertiz, Manex Zapiain Abuin, Nagore Orbeltzu Lakoste eta Oihane Zelaieta Lazkano
Testu idazlea
Mikel Taberna Irazoki
Zuzendaritza artistikoa
Adierazpen lana: Esther Carrizo Carretero
Gidoia eta eszenan paratzea: Ramon Albistur Marin
Musika sortzaile eta zuzendaria: Araitz Bizkai Villanueva
Koreografia: Nagore Orbeltzu Lakoste
Lan plastikoa eta kartela: Maddi Irazoki Bertiz
Irudiak eta bideoa
Argiztapen eta soinuztapena
Bertso eta kantuen egileak
Garaia dugu: Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Aitor Elexpuru
Hezurraren oroimina: Oscar Hahn, Ainara Mayaren euskal bertsioa
Oilar Gorri: Chicho Sanchez Ferlosio, Mikel Tabernaren euskal bertsioa
Txantxangorria: kopla zaharra, Fermin Balentziaren bertsio moldatua
Desertorea: Boris Vian, Koldo Izagirreren euskal bertsioa
Bakardade eta Heriotza: Araitz Bizkai Villanueva
Ahizpatasuna: Maite Idirin
Isilpeko hitzak: Perlak
Antzelaneko gainerako bertsoak idazleak berak sortuak dira
KOMENTARIOAK
2017-07-23 23:45 Pablo Imaz erran.eus atarian
“Harritik hazia” antzezlana ikustetik etxera itzulita. Izugarria. Gure aurpegian poza somatu duzuelakoan nago, zureengan somatu dugun bezala.
Aitzindariak beratarrak. Nafarroa Garaiko hainbat herri ttipi zein ertainetan oraindik pairatzen den 1936tik aintzinerat izaniko urte ilun hauen tabua zein “desmemoriaren” falaziak eta beldurrak gainditu baitituzue.
Asmatzaileak beratarrak. Ikara eta irriaren arteko orekak bi orduko emanaldia etengabeko ildoa sostengu baitiguzue..inolako etenik gabe, antzerkilariei hain beldurgarria zaien eten motelik ukan gabe.
Sustatzaileak beratarrak. Generoa, berdintasuna, elkarbizitza, hausnarketa, elkartasuna eta justiziaren baloreak hain ongi txertaturik ildoan doitu baitituzue, musika, bertsoak zein pasarte historikoekin lagunduz.
Eginiko lanaz harro egon zaitezkete. Frogatu duzuelakotz ez direla hainbertze ponpositate, jantzi dotore edo mila eta mila euro behar herri antzerki batean edertasuna sortzeko”.