euesfr
euesfr

Sedukzioa…  eduki anitz daramazkin hitz bakar bat….

Tailer honetan eduki horietako batzuk ikertzera gomita luzatzen dizugu, uztartze sotil eta mamitsu batean Sexologia eta Clown Tailerrean elkartuko ditugu.

Funtsean jolasaz gozatzea helburua da, eta sedukzioaz jolasa bezala.

Proposamenak errespetutik bideratuta dira, bai norberarekiko, bai gainerako pertsoneekiko.

Espazio seguru bat da non bertzea topatzearen zaurgarritasunari eman ahal izanen diogun.

Batez ere gorputzaren bidez eginen dugu. Gorputza bizituz, jolastuz. Dudan gorputza, ez bertzerik. Nirekin alde guzietara doan lagun zaharra. Bertze gorputzekin harremanetan dabilen hori.

Ahotsa ikerketa horren parte da ere bai. Baita hitza ere.

Pasaera horietan Pailazoak lagunduko gaitu. Berarekin Gorputz eta Emozioa Sedukzio hitzari erantsiko dizkiogu.

Ez baduzu inoiz clown egin, horra hasteko aukera paregabea.  Esperientzia baldin baduzu proposamen honen zerbitzura eramanen duzu.

Ez dago mailarik. Guretako bakoitzak dakarrenarekin jolastea da asmoa, baliogarritzat onartuta eta jolas tresna bezala eskainiz.

CLOWNA izaki kontzientea da, humanista handi bat. Hemen eta Orain gertatzen dena sakonki bizitzen du. Ber begiradak ikusezina ikusgai bihurtzen digu.

Konfiantzezko jolasen bidez Taldea izendatzen dugun ehun fin hori sortuko dugu, eta azkar eginen dugu. Denon artean aberasten dugun espazio hori gure aliaturik hoberena prozesuan zehar izan dadin.

Pailazoarena arte eszenikoa da. Bera munduan bizi da. Nahiz umorea beti berarekin joan, ez da bere helburua irria probokatzea. Bera handik dabil eta pasatzean ikuslegoarekin bere bizitzaren zati bat partekatzen du.

 

BIDERATZAILEAK 

Esther Carrizo Carretero – clown.

Ziortza Karranza – psico sexologoa.

 

LEKUA

GURENDUZ egoitzan: Erripa 7 bis  –  48001 – Bilbo (Bizkaia).

 

DATA

2024ko otsailaren 17.

 

ORDUTEGIA

goizean 10:00 eta 14:00 bitartean / arratsaldean 16:00 eta 19:00 bitartean.

HIZKUNTZAK

euskera eta gazteleraz.

 

TALDEA

12 pertsona – esperientzia gabeko eta duenentzat irekita.

 

OTORDUA

autogestionatuta, lekuan bertan partekatzeko.

 

INBERTSIO OSOA eta ORDAINTZEKO ERAK

80€ otsailaren 1 baino lehen izena emanda.

90€ otsailaren 1etik aurrera izena emanda.

 

INFO eta IZEN EMATEA

Whatsapp: +34 688 60 26 71

@gurenduz

psicologia@gurenduz.com