antzerki-clown ikuskizuna
LABURPENA
emakume eta gizonen arteko harremana “astintzen”
Emakume eta Gizonen artean dagoen desoreka aztertuta SUSANA pailazoak bere bizipenak publikoarekin partekatzen ditu, ekintza, emozio, kantua… bere adierazpen bideko tresnak izaten.
Zenbait gai garrantzitsu eszenaratzen ditu: kultura eta tradizioak eragindako rolak eta moldeak, sexualitatea, biolentzia, soldata eta profesional mailetako berdintasuna, mugimendu feministaren lorpenak eta hauen ondorioak…
Iraulita den bere barnetik gure barnera heldu da, oreka jolasa garatzeko bi alde behar direla atzematen den bitartean. Biek elkar aintzat hartzean zubiak eraikitzen hasi daitezke
FITXA ARTISTIKOA
Clown antzezlea ESTHER CARRIZO
Taularatze zuzendaria RAMON ALBISTUR
Euskarazko bertsioa: Esther Carrizo, Ramon Albisturren laguntzarekin
Versión en castellano: Esther Carrizo con el empuje de Ramón Albistur
Version en français: Esther Carrizo avec le regard complice et féminin de Magali Larroque et Marie Salvetat
Amaierako kanta: Blanca Inés Rubio Sagastuy
Kanta honen euskal bertsioa: Oskar Estanga
Argazkiak: Mariaje Fuente Herrero
Diseinua: EKILUR
Bideoa: Roberto Rivas (RM Producciones)
UHARTEAN taldearen ekoizpena eta banaketa
EMANALDIETARAKO BALDINTZAK
Ikuskizuna mintzaldi baten erara imajinatu dugu, baldintza onetako edozein tokitan eman ahal izateko, barneko aretoa edo kanpoko espazioan (zarataz isolatua eta akustika onekoa)
Nahiz ikuskizuna leku handiko italiar aretoetan emana izan, komunikazioa askoz zuzen eta goxoagoa da antzezlea eta ikusleak elkarren gertu daudenean. Horregatik proposatzen dugu espazio lasaia, argi naturala edo aretokoaz.
Behar tekniko bakarra CD edo MP3rako tresna da
Adina: 12 urteetatik gorakoentzat gomendatzen dugu
Bertsioak: euskara, gaztelera edo frantsesa
Iraupena: 60 minutu
Emanaldi baten prezioa: 600,00€ + BEZ + bidaia eta egoitza behar bada
Emanaldi gehiagorako, galde ezaguzue
Institutu edo Lizeoetan emateko, harremanetan jarri zaitezte
ikuskizun osoaren gaztelerazko bertsioan bideoa badago; galde ezaguzue