Antzerkia eta klowna batzen dituen ikuskizuna
Estreinaldia 2019ko maiatzaren 10ean izan zen, Bosc de les escoles-en (La Mola-Formentera) INHÒSPIT Mostra de Noves Dramaturgies-en programazioaren barruan.
Sortzen garen lehenengo egunetik iraungitze-data daukagula badakigun arren, oraindik ere, gure gizartean tabu izaten jarraitzen du heriotzak.
Ikuskizunaren gidoia, oinarritua dago Enric Benito onkologoak, heriotza prozesuaren zein beraren fase ezberdinen inguruan, eskainitako hitzaldi batean. Zuzeneko musikak eta olerkiek lagunduta, pailazoak eta antzezleak bat egingo dute bide hau igarotzeko.
LABURPENA
Bundak diagnosi garbia jaso berri du: ez dago irtenbiderik, hiltzorian dago.
Mor Bundaren kontzientzia da eta azken hau trantzea igarotzen laguntzea du helburu.
Bundak ez du joan nahi, oraintxe bertan ez datorkio batere ongi.
Bi pertsonaien arteko elkarrizketak Bundaren barneko gatazka isladatzen du. Era berean, honek, ukapenetik amore emateraino dagoen ibilbidearen lekuko izateko aukera eskeintzen dio entzuleari.
Fase bakoitzak bere poesía propioa dauka eta, oinarri horretatik abiatuta, Bundak eta Morrek emozioen bide sakonean murgiltzen lagunduko digute.
Bi zapi eta kitarra bat izango dira euren esku duten atrezzo bakarra behin betiko laxatzea eman arte.
Pailazoa barre eragitera ez datorren arren, agerian geldituko diren emozioen lagun izango dugu umorea antzezlan osoan zehar.
Ikuskizun honek, euren bizitzeko zein hiltzeko gaitasunak barrutik haztera eta bizitza maitatzera eraman gaituzten pertsonentzako omenaldia izan nahi du, eta baita egunero hiltzeko prozesu ederra laguntzen diharduen jendearentzako ere.
Mila esker, Elena. Eskerrik asko, Kiko.
BIDEO, ARGAZKI ETA INFORMAZIO GEHIAGO IKUSTEKO:
https://entransitoperdonen.wixsite.com/entransitoperdonen
FITXA ARTISTIKOA
Antzezle eta gitarra-jotzailea Araitz Bizkai
Klown antzezlea Esther Carrizo
Zuzendaritza Ramon Albistur
Jatorrizko gidoia Esther Carrizo
Olerkiak eta kantuen hitzak Araitz Bizkai eta Ramon Albistur
Musika sorkuntza Araitz Bizkai
Musika grabazioa David Aranaz / El Contenedor de Ruido
Grabatutako ahotsak Adriana Olsina, Ana María Abenia, Beñat Gurmendi, Esther Carrizo, Jessica Simon, Miren Aingeru Saralegi y Ramón Albistur
Argazkigintza Ramon Albistur
Ekoizpena eta banaketa www.uhartean.com
KONTAKTUA
UHARTEAN
Esther Carrizo
+34 678 11 58 20
uhartean@uhartean.com
EMANALDI BATEN BALDINTZAK ETA BEHARRAK
Entzule guztiei zuzendua
Gaztelaniaz eta euskara beti hor.
Iraupena: 50-60 minutukoa
Emanaldi baten cachet-a: 1.200,00€ + BEZ-a + bidaia, dietak eta egoitza behar bada
Emanaldi gehiago, Kongresoak eta edo hezkuntza zentroetan antzeztea nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezte.
Ikuskizunaren urritasunak, heriotzaren aurrean senti dezakegun biluztasunaren adierazgarri izan nahi du eta akustika ona eta zaratarik gabeko edozein lekutan, bai barruan zein kanpoan ere, antzezteko sortua izan da. Garrantzitsua da oso entzulegoa hurbil izatea.
Behar teknikoak:
- CD edo MP3 irakurgailu bat.
- Espazioaren akustikak eskatuko balu (zuzenekoa nahiago dugun arren):
– 2 diadema.
– Gitarrarentzako anplifikazioa. - Antzerki aretoetan (edota prestatutako aretoetan) eskatuz gero, argi eta soinu fitxa teknikoa bidaliko genuke.
- Teknikagabeko espazioetan argi naturala erabiliko dugu, publikoarekiko hurbiltasunari lehentasuna emanez.