euesfr
uhartean@uhartean.com
euesfr
uhartean@uhartean.com

Zer da Uhartean?

UHARTEAN adierazpen eta clown-antzerki eskola ibiltaria da, Bidasoa aldean kokatua. 2001.urtean Beran (Nafarroan) sortua, bertan du egoitza, eta Ramón Albistur eta Esther Carrizo dira haren sortzaile eta zuzendariak. Esperientzia zabala daukate BAI TEATRO (Irun 1988 — 1999) antzerki konpainia profesionalak garatutako bi mugen arteko lanean, non antzerki laneko errepertorio luzea dagoen, hiru eleduna, eta baita arte formazio iraunkorrekoa ere. 2001.urtean hasi zen MUGABECLOWN egitaraua clown-antzerkiko formazio eta sortze laneko ikastaro eta bertze zenbait ekimenen eskaintza zabalduz. Hizkuntza eta kulturen arteko topaketa eta harremana proposatzen duen egitarau honek aitzina segitzen du sortuz geroztik  eta eten gabe. UHARTEAN eskolak antzerki ikuskizunak ohikotasunez sortzen eta ekoizten ditu hainbat elkarte eta antzerki konpainiekin batera.

Azken sarrerak

Emanaldiak, ikastaroak, ikastaro trinkoak...

Argazkiak